XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Segur nun herrian berean nahiko duela etxalde eder bat erosi... gain gainetik muntatuko din... oraiko tresna berrieria guziarekin... Ongi bizi zintazkete...

MAIALEN - Erraitea eta egitea, bi gauza dira aita...

BETTIRI - Bazakinat, bazakinat... Baina halere, etxera heldu bahintz eta Marzel-ekin edo beste norbaitekin ezkontzen... herrian berean edo auzo-herrian, zer atsegina ez litake guretzat...

MAIALEN - Arrazoia duzu aita... Baina zorigaitzez mementoan arras nahasia naiz. Ez dakit gehiago zer egin... Berriz kanpañara itzultzeak izitzen nau... Arrunt galdua naiz!...

BETTIRI - Hortakotz bada behar huke gurekin etorri... Ez haiz hemen egonez hobekiago izanen... Lanik ere ez izanki eta... (geldi). Bestalde ez zanala uste ukan, orain kanpañetan lehenago bezala dela! Ez zanala hori ahantz! Are, Maialen delibera hadi! Ama eta Gilbert pozik izanen ditun... Ni ere bai, dudarik gabe...

MAIALEN - Ez aita; ez naiz zurekin itzuliko... Ezin dezaket...

BETTIRI - Nolaz ez?

MAIALEN - Nihaurrek bederen banaki... Baina ezin dezaket... Hiriko bizia guretzat zepo bat da... Eta ni zepo hortan harrapatua naiz eta ez nintake atera. Kondenatua naiz... Ez dakit sekulan konprenitzen ahalko nauzun!... (eta balantzatuz, aitaren ganik, urruntzen da).

BETTIRI - O Maialen, bahaki zer pena egiten dautanan.... Ez Bakarrik hemen gelditzen haizelakotz, baina hire begitarte triste hori ikusiz... Hola segituz, erituko haiz... Gaixo haurra... Gaixo Maialen... (geldi). Baina ez balin badun berriz itzuli nahi, zer egin dezaket nik... Ator, zonbait egun bederen... on eginen daun...

MAIALEN - Ez aita, ez du balio. (Maialen nigarrez ari da).

BETTIRI - Maialen, ordu latza dun hau neretzat. Gogoeta saminak eginarazten daiztan... (geldi). Hala dun, zer egin dut nik, hire gure ondoan geldi-arazteko?... Lantegirik ez diagun herrian, etxeak hausten ari...